Konfidentzialtasun politika

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea https://uninaen.euroregion-naen.eu webgunean jasotako datu pertsonalak Frantziako “Informatique et Libertés” legeak aurreikusten duen Datuen Babeserako Araudi Orokorrak (DBAO / RGPD) finkatutako baldintzetan tratatzera engaiatzen da.

Hemen, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak azaltzen dizu https://uninaen.euroregion-naen.eu (ondotik “webgunea” deituko dena) webgunean sar ditzakezun datu pertsonalak nola tratatu eta babestuko dituen.

DATU PERTSONALAK

Formularioek datuen bilketa behar-beharrezkoenera mugatzen dute, eta honako informazioa ematen dute:

  • datu bilketaren helburua;
  • zure eskaera lantzeko datuak derrigorrezkoak ala hautazkoak diren;
  • nork ikus ditzakeen (Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea webgune honetan)
  • “Informatique et libertés” legeak ematen dizkizun eskubideak eta hauek nola gauza ditzakezun CNIL-era joaz.

Webgunean biltzen diren datuak bermeko protokolo batzuekin lantzen ditugu eta Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeari aukera ematen diote aplikazioen bidez jasotako eskaerak kudeatzeko.

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak kudeatzen dituen datuei buruzko informazioa eskuratzeko eta zure eskubideak betetzeko honako formularioaren bidez datuen kudeaketa arduradunarekin sar zaitezke harremanetan: contact@euroregion-naen.eu